|
Article on other languages:
|
Aktinioa elementu kimiko bat da, Ac ikurra eta 89 zenbaki atomikoa dituena. Ezaugarri nagusiakAktinioa elementu metaliko, zilarkara eta erradioaktiboa da. Bere erradioaktibitate biziaren ondorioz, iluntasunean argi urdin zurbila igortzen du. Aztarna-elementu gisa aurkitzen da uranio-meetan, 21,773 urteko erdibizitza duen 227Ac forman. Tona bat uranio-meak gramo hamarren bat aktinio dauka. AplikazioakRadioa baino 150 aldiz erradioaktiboagoa da eta, beraz, oso estimatua da neutroi-iturri gisa. Ez dauka beste aplikazio industrial berezirik. Medikuntzan, 225Ac isotopoa 213Bi ekoizteko erabiltzen da, gero erradioterapian erabilia izateko. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.