Ardo

Article on other languages:

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire
Artikulu hau edariari buruzkoa da, mendiariri buruzko artikulua ikusteko: Arno (mendia)
Ardo beltza

Ardoa edo arnoa (Iparraldean) (aitzineuskaraz: *ardano[1]) mahats zukuaren edo muztioaren hartzidura alkoholikoaren ondorioz sortzen den alkoholdun edaria da.

Ardo zuria, gorria eta beltza dira hiru ardo mota ezberdinak.

Eduki-taula

Euskal Herriko ardoak

Artikulu nagusia: Euskal Herriko ardoak

  • Errioxako ardoa:
    • beltza: Tempranillo, Graciano, Mazuelo, Malvasia, Garnatxa mahats motak.
    • gorria: Garnatxa
    • zuria: Viura.
  • Irulegiko arnoa:
    • beltza eta gorria: Bordelesa, Axeria eta Cabernet Sauvignon mahats motak.
    • zuria: Xuri Zerratia (Hondarribi Zuri Zerratia) eta Ixiriota (Izkiriota)
  • Nafarroako ardoa:
    • beltza: Cabernet Sauvignon, Syrah, Merlot, Tempranillo, Garnatxa mahats motak.
    • gorria: Garnatxa
    • zuria: Chardonnay.
  • Txakolina: (Getariakoa, Bizkaikoa eta Arabakoa)
    • zuria: Hondarribi zuri eta Mune Mahatsa (baita ere Hondarribi zuri zerratia, Izkiriota, Izkiriota Ttipia, Sauvignon blanc, Riesling eta Chardonnay)
    • beltza: Hondarribi beltza

Mundukoak

Iberiar penintsulan tradizionalki eta gaur egun ere oso ardo preziatuak egin izan dituzte. Errioxako ardoa mundu mailan ezagunenetarikoa da, Errioxako Autonomia Erkidegoan, Arabar Errioxan eta Lizarrako merindadean egindakoa. Bestela, Galizian oso ezagunak dira Ribeiro eta Albariño motakoak, eta Portugalen vinho verde delakoa. Ipar-ekialdean, Kataluniako ardoen artean Penedesekoa dugu azpimarratzekoa.

Frantzian ere mundu mailan arras ezagunak diren ardoak ekoizten dituzte, Bordelekoa besteak beste.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Article keywords: ardo ca estate real san, ardo book guest san, apartment ardo ca rental san, san ardo ca, ardo c60 e ef ix, ardo pralka, san ardo california, ardo hi,

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.