Hego Amerikaren kokapena munduan
Hego Amerika Amerikaren azpikontinente bat da, 17.870.218 km² luze-zabal. Hego hemisferioan dago kokaturik parte handiena. Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoaren artean kokaturik dago. XVI. mendetik XIX. mendera, Espainia eta Portugalen menpe zegoen Hego Amerika guztia.
Historia
Sakontzeko, irakurri: Hego Amerikako historia
Nahiz eta adituek Hego Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik Ipar Amerikaren bitartez etorritako etorkinak zirela uste, Hego Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.
Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean Amazonetan bizi ziren ehiztari tribuak eta Inka aurreratuak.
XVI. mendetik XIX. mendeko hasieraraino, ia Hego Amerika osoa Espainiak eta Portugalek okupatua zen. 1809an hasi zen Hego Amerikan independentzia lortzeko gudak, Chuquisacako iraultza izeneko matxinadarekin Goiko Perun. Orduan agertu ziren José de San Martín edo Simón Bolívar independentziaren heroiak.
XX. mendean Hego Amerikan diktadura eta kanpoko eraso politiko eta ekonomikoak pairatu behar zirenez, une latzak bizi ziren.
Geografia
Sakontzeko, irakurri: Hego Amerikako geografia
Hego Amerika satelite irudian
Hego Amerikak 17.870.218 km² area ditu eta 34.500 kilometroko kostaldeak.
Orografia
Hauxe dira kontinentearen eskualderik interesgarrienak:
Kostaldetan badaude uharte asko,
Hidrografia
Lurraren ur gezatako %26a Hego Amerikan dago. Azpi-kontinenteak ibai multzo bi ditu:
Hego Amerikako ibai nagusiak honako hauek dira:
Hego Amerikako lakurik handienak hauek dira:
Herrialdeak
Beste herrialde baten menpeko lurraldeak
Hiri nagusiak
Sao Paulo, Brasil: 10.927.985 biztanle (metropoli-barrutiak 20.500.000).
Rio de Janeiro, Brasil: 6.000.000 biztanle (14.000.000).
Buenos Aires, Argentina: 2.776.138 biztanle (12.046.799).
Lima, Peru: 6.872.766 biztanle (8.187.398).
Bogota, Kolonbia: 7.321.831 biztanle (7.881.156).
Ikus, gainera
|