|
Article on other languages:
|
Latina antzinako hizkuntza bat da, hasiera-hasieran Erroma inguruko Lazio eskualdekoa, baina askoz ere gehiago hedatu zen, ordea, Errepublika eta Inperio Erromatarraren hizkuntza ofizial bilakatu zenean. Latina dute jatorri egungo hizkuntza askok, hala nola, gaztelaniak (330 milioi hiztun), portugesak (200 milioi), frantsesak (130 milioi), italierak (70 milioi), errumanierak (28 milioi), katalanak (9,5 milioi), galizierak (3 milioi), okzitanierak (2 milioi) eta beste hainbatek. Euskarak ere asko zor dio, gutxi gorabehera hiztegiaren % 20 latinetikoa baita. HistoriaSakontzeko, irakurri: Antzinako Erroma Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Iritsi zaigun literatura gehiena latin klasikoan dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak latin arruntean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere zabaldu eta sakabanatu zuen, mendeekin batera, hizkuntza garatu eta zatitu baitzen. Grekoa, hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, Bizantziar Inperioa izango zen eremuan, latina ordezkatu zuen. Latina hizkuntza hila bada ere, hiztunak ditu. Eliza Katolikoak mezetarako erabili ohi zuen eta Vatikano Hiriko hizkuntza ofiziala da oraindik ere. Erabilpen arruntik ez duen arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian mintzatua. XIX. mendean frantsesak haren lekua hartu zuen eta XX.ean, ingelesak. Hala ere, pisu handia du egun ere, erlijio, lege zein zientzia-hiztegietan. Gramatika
1. deklinabidea Lehen deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -ae da. Genitiboaren forma izen enuntziatutik har dezakegu; adibidez, poeta, poetae, m ~ poeta, koplakaria; lehen hitza (poet-a) nominatibo kasuan dago; bigarrena (poet-ae), berriz, genitiboan. Lehen deklinabideaz izen maskulinoak deklinatzen dira gehienbat.
2. deklinabidea Bigarren deklinabideko hitzen genitiboaren bukaera -i da. Adibidez: dominus, domini, m ~ jaun. Bigarren deklinabideaz baliatuz, izen maskulino zein femeninoak deklina daitezke; neutrozko forma ere badago.
Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ irakaslea bezalako izenak agertzen dira, nahiz eta maskulinoa izan erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.
Haietaz aparte, izen neutroak daude bigarren deklinabidean: templum, templi, n ~ tenplua.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.