|
Article on other languages:
|
Paris Frantziako hiriburua da, herrialdearen iparraldean kokatuta dago; Sena ibaiaren ertzeetan. Hiriko biztanleria osoa 2.153.600 biztanletakoa da, baina bere gune metropolitarra 12.067.000 milioi pertsonetakoa da, Europar Batasuneko handiena, "Frantziako uhartea" Île-de-France eskualdean kokatuta. Paris gaur eguneko ekonomia gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik inportanteena delarik.
Eiffel Dorrea, hiriaren nazioarteko ikurra
Pariseko eskualdea Île-de-France, Frantziako ekonomia-gunearen hiriburua da. 500,8 bilioi eurorekin, Frantziako Barne Produktu Gordina-BPGaren laurdena sortzen du. La Défense, Europako negozio-distriturik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handietik 20rena ere. Era berean, UNESCO edota OCDE bezalako enpresen egoitzagune ere bada hiriburu frantsesa. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistek bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian, Eiffel Dorrea, Notre-Dame eliza, Garaipen Arkua, Sacré Coeur basilika. . .esaterako. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoak errekonozimendu internazionala ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkea ere. Parisek Europako aireporturik modernoena edukiko du urte gutxi barru, Charles de Gaulle Aireportuaren birmoldaketa burutu ostean.
HistoriaSakontzeko, irakurri: Parisko historia Parisii galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua Julio Zesarren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste da Parisiiek fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren lehenengo kokapena. K. a. 52. urtean, erromatarrek hiria bereganatzen dutenean, Lutetia izendatu eta Sena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zuten I.mendean. Paris izena IV. mendean jaso zuen hiriak eta Klodoveok, frankoen buruzagiak, bihurtu zuen hiriburu 508.urtean, erromatarrak garaitu ostean. IX. mendean zehar harresiak eraiki ziren eskuinaldeko ertzean, ezkerrekoa desagertu baitzen. Filipe Augustoren erregealdian (1190-1220), Paris bihurtu zen erreinuaren hiriburu, eta harresi handiago bat eraiki. XIV. mendean, Karlos V.ak (1371-1380) beste harresi nagusiago bat eraiki zuen hiriaren defentsarako. XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, Henrike IV.ak lehenengo multzo arkitektonikoak eraikiarazi zituen, hala nola Place des Vosges. Bere oinordekoa Luis XIII.ak harresia luzatu zuen eta Luis XIV.ak aipatutako harresia bota eta bere ordez bulebar handiak eraiki. XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultzak gogotsu jo zuen Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris; eta bertan jazo ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, Bastillako kartzelaren hartzea esaterako. Horren ondoren, Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris bihurtu zuen Inperioko hiriburu. Luis Filiperen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen. Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Enperadoreak Haussmann baroia bultzatu zuen Paris momentuko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, Garnier opera haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere. Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen. Haien artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen Eiffel Dorrea, hasiera baten denboraldi baterako eraiki zena eta oraindik ere zutik dirauena. XX. mendean Pariseko metroaren lanak hasi ziren. 1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armadak) konkistatu zuen hiria, Bigarren Mundu Gerran, hain zuzen ere. Okupazio-armadak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat). François Mitterrand presidentearen administraziopean, 80 eta 90ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten. Hiriko gune zail berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki ziren (Liburutegia Handia, Arche de la Défense edota Musée d'Orsay), eta Louvreko Museoa guztiz eraberritu zen. Pariseko historiari buruzko beste datu batzuk
GeografiaSeine edo Sena ibaia Paris-en ardatz naturala da eta, alde bietan, hiria ondoko muinoek inguratzen dute:
Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Parisko barrutiak Parisko hirigunea 20 arrondissement edo barrutitan banatuta dago, erdigunetik hasita erlojuaren orratzen arabera kanporantz kiribiltzen direnak. Barruti hauek 1860an sortu zituen Napoleon III.ak.
(a) 1, 2, 3 eta 4 barrutiak guztira: 102.300 biztanle (18.301 bizt/km²) Biztanleria
EkonomiaParis munduko ekonomiaren erdigune garrantzitsu bat da. 2006 urtean, Pariseko eskualdeko BPGa (Barne Produktu Gordina), 628,9 bilioi dolarretakoa izan zen. Beraz, eskualde honen ekonomia Holandako ekonomia bezain handia da. Pariseko BPGa munduko laugarren postuan kokatuta dago, Tokio, New York eta Los Angeles hirien ostean beti ere. Era berean, Pariseko eskualdea munduko 20. gune metropolitanorik handiena da. Pariseko ekonomia oso anitza da eta oraindik ere espezializazio-eza handia du (Los Angeles, Londres edo New York ez bezela, lehenengo hiria zinema-industriari begira baitago, eta azkenengo biak zerbitzu finantzieroei). Batez ere zerbitzu-ekonomia bat da Parisena, eta Île-de-France eskualdeak sortzen duen BPG-ren erdia produzitzen da hiriburuan bertan. Goi-mailako teknologia da hiriaren ezaugarrietako bat. Gaur egun, Paris-eko ekonomiaren ardatzak ez dira bakarrik hiriburuaren udalean garatzen, baizik eta inguratzen duten gune-periferiko guztietan. Hortaz, ofizina eta enpresa-egoitza berri gehienak Hauts-de-Seine deituriko eskualdean kokatuta daude, Opera, La Défense eta Val de Seine distrituekin bat Pariseko ekonomiagune delarik. Hauts-de-Seine eskualdea hiriburuaren zabalgune bat bihurtu da, eta bertan 873,775 pertsonek egiten zuten lan 2005ean. Urte berean, 1,653,551 pertsona ziharduten Parisen bertan. Pariseko eskualdean, Frantziako ekoizpen industrialaren laurden bat produzitzen da, eta mota guztietako makineriak ekoizten dira. Era berean, luxuzko-artikuluak ere ohikoak dira Parisen, goi-mailako moda, perfumeak edo bitxiak, esaterako. Le Havre portu atlantiarra ere Pariseri lotuta egon ohi da. Azkenik, aipatu beharra dago Paris gune turistiko garrantzitsua dela, urtean-urtean 30 milioi turista baino gehiago jasotzen baititu. Ikustekoak
Enparantzak
Kaleak
Zinema, jatetxe, taberna eta denda ugari daude etorbidearen alde bietan. 1975etik, Tour de France txirrindulari lasterketa ezaguna bertan amaitzen da.
Eraikin publikoak
Unibersitateak
Parkeak
Garraioak
Geltokiak
Beste leku batzuk
Musika
Paristar ezagunak
HedabideakAujourd'hui en France, France Soir, La Croix, La Tribune, Les Echos, Le Figaro, Le Monde, Le Monde diplomatique, L'Humanite eta Liberation ditugu hiriko egunkari orokorrik garrantzitsuenak. Kirol egunkari nagusia L'Equipe dugu. KirolakParis Saint-Germain FC hiriko futbol talde nagusia da, eta Racing Club de France ere historikoki garrantzitsua izan da. Kanpo loturak
Article keywords: paris exposed, paris hilton private photo, paris hilton sex tape, paris hilton photo, paris hotel, hilton paris, britney car hilton paris picture spear uncensored, paris hilton sex video, paris hilton and britney spears, |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.